martes, 18 de febrero de 2014

Negutegi hauentzat sistema ezberdinak aukeratu ditugu berotu, aireztatu edo ureztatzeko.
Baita ere produktuak aztertzen egon gara eta bi aukeratu ditugu tomatea eta piperrak.
Tomatea:
-           Tomatea 20ºC tan eduki behar da ondo hazitzeko,
-           4 edo 5 osto dituenean lurrean jar daiteke.
-           Landare batetik bestera 10/15 cm-ko tartea utzi behar da.
-           Hazitzen direnean adar batek beste batekin joko du baina berdin du, horrela zutik mantenduko dira makillik jarri gabe.
-           Landare batzuk ondoan jarri ezkero tomateari ongi egiten dio, adibidez: Piperrak, mentak, perejilak…
-           Hazia centimetro bateko sakoneran jarri behar da
-           Oso ondo egiten dio material organikoa
Mazeta batean jarri behar baduzue hazia 30cm ko sakonera eduki behar du gutxienez.
Piperrak:
-                     Haziak 2-3mm-ko sakoneran jarri behar dira.
-                     8/20 egunetan hazitzen asiko dira
-                     Negutegira sartu aurretik lurrean zuloa egin aireztatzeko
-                     2 hillabetetara landareak 15cm eta 5/6 osto dituenean denak linean jarri eta bakoitzan arteko separazioa 40cm-takoa utzi
-                     Ura botatzerakoan erne ibili behar dugu, piperrari ur asko botatzen bazaio ito egiten da.
-                     Ikusten dugunean piperrak nahikoa hazi direla eta helduak daudela, piper guziak artuko ditugu.
Proiektu hau egiterakoan ondorio batzuk sortu ziren, ezer egiten hasi aurretik bero bonba ezagutu beharra zen ( nola erabili behar den, zer egin behar duen..). Bero bonba hau taberna batetik ekarri zen, ez ziguten esan nola erabili behar zen makina eta zer egiten zuen ere ez, eskema elektrikorik ez zegoen eta ezin izan genuen sarean bilatu antzeko ezer. Beraz dena deskonektatu genuen eta pausoz pauso joan ginen konprobaketak egiten ( bi haizegailuek egiten zutela, konpresoareak egiten zuela, karterreko olioa berotzen zuen erresistentzia ondo zegoela, altako presostatoak bere funtzioa egiten duela).

Gero bero bonba urte askotan geldirik egon da biltegian sartuta eta tapatu gabe zegoenez dena hautsaz beteta dago. Gauzak probatu aurretik dena garbitu behar izan genuen. Ondorio gogorrenetakoa izanda kontsumo handiegia zeukala eta galdara gelatik hartu behar izan dugula indarra.

Bukatzeko bero bonba estali dugu, erabilitako materiala isober izan da. Isober plakak neurrian moztu eta bata bestearekin ondo itsatsi zinta isober eta kola isober erabiliz, kontuan hartu behar izan duguna, haizegailuen irteera eta sarrerako zuloak izan dira, gure aparatuaren etekin optimoa edukitzeko.


Isober kola eta zinta:
Bero bonbaren indarreko sekzioa kalkulatzeko egin behar izan ditugun eragiketak, honako hauek izan dira:

Potentzia ateratzeko:                          Sekzioa ateratzeko:

                                                 

      



Kable edo mangeraren ezaugarriak:
Negutegi enpresaren piektua ere egitea tokatu zaigu.

    Gure helburua negutegietan instalazioak muntatzea da, urte guzian zehar beroa mantentzeko eta neguko izozteez baserritarren produktuak babesteko. Merkatuan negutegiak saltzen dituzten fabrikante asko daude teknologia berrienekin lan egiten dutenak. Guk ordea espezialki produkzio txikia duten jendearentzat (baserritarrentzat) lan egitea edo negutegi zaharrei berokuntzako instalazioa egitea ere pentsatzen dugu. 
Eskema gauzatu ondoren potentziaren ondorioz konturatu gara, nahikoa ez dugula. Gure bero bonbak denera 20A kontsumitzen ditu gutxi gora behera eta E-21 gelan gehienez 4,5A daude, arazo oni aurre egiteko galdara gelatik 5G4 25metroko mangera bat bota dugu, babes jeneral bezala 16A-ko magnetotermiko trifasiko + neutro bat erantsiz.Konektatu aurretik indarra kendu genuen, bero bonba konektatu genuenean eman genuen indarra. Magneto termikora konektatzeko mangera dorrean dagoen kanaleta batetik pasa dugu 1. pisuraino or erregeleta batekin 3. pisuraino. 3.en pisuan kaxa baten barruan erregeleta bat daukagu eta hortik zuzenean bero bonbara.
Hau da aipaturiko bero bonba.


Praktika honetan bero bonba baten instalazio elektrikoa eta mekanikoa aztertu dugu. Hasieran instalazio elektrikoa aprobetxatu nahi genuen baina ez genuen interneten bero bonbaren ezaugarririk aurkitu, gainera taberna batetik hartuta zegoela esan ziguten irakasleek eta ez zeukan bere liburuxka. Orduan atal elektrikoa aztertzen hasi eta gure erara egitea aukeratu genuen, plaka elektronikoa ez genuelako ondo ulertzen eta ez geniekeelako ondo edo matxuratuta zegoenik.

Lana gauzatzen hasi aurretik mekaniko ere aztertu genuen ze parte eta nola funtzionatzen zuen bero bonbak, hau dena egin ondoren lanean hasi ginen.

Lehenik gure makina aztertu eta zer funtzionamendu duen ikusi. Prozedura ulertu eta eskema egiten hasi.

Bero bonba honek 5 atal dauzka eta lehenengo gauza konpresoreko karterrean dagoen olioa berotzea da, konpresorearen lana ondo egiteko. Behin berotu duela, tenporizadoreak ematen dionean seinalea konpresorea martxan jarriko du, bero bonbaren zirkuitua hasiz.

Aginteko eskeman, 2 haizegailuentzako etengailu bana edukiko dugu, piztu edo itzaltzeko bere seinalizazioarekin, 4 bidetako balbula bat dauka eta hau selektore baten bitartez erabiliko dugu, udan edo neguan bere lana gauzatu dezan gure bero bonbak.


Hau dena jakin ondoren eskema elektrikoa gauzatu dezakegu bero bonbaren funtzionamendu egokiarekin.

lunes, 17 de febrero de 2014


Ikusten den bezala lehenik kaxa moldatu genuen eta elementu bakoitza bere tokian jarri ondoren 
tutueria lotzen hasi ginen soldaketa bidez eta abokardatu bidez.









Deshumidifikatzailea

Gure baliabideekin deshumifikatzaile bat muntatu dugu, harek hezetasuna kendu, hoztu edo hezetasuna kendu eta aire girotua lortzen du. Horretarako hain ezaguna dugun zirkuitu frigorifikoa erabili dugu, baina gure kasuan bi kondensagailu izango ditu. Hauetako bat kanpoan jarriko dugu eta bestea maketaren barruan. Horrela kanpoko kondensagailua martxan jartzean airea hotza eta deshumidifikatua irtengo, eta barrukoa martxan jartzean airea deshumidifikatua eta girotua irtengo da.
















Presio froga 
Bi presio froga egin ditugu lehenengoan egun batez utzi genuen eta bost bar galdu zituen. Bigarrenean aldaketa batzuk egin eta abokardatuak lotu ondoren ez zuen ezer galdu.