martes, 18 de febrero de 2014

Eskema gauzatu ondoren potentziaren ondorioz konturatu gara, nahikoa ez dugula. Gure bero bonbak denera 20A kontsumitzen ditu gutxi gora behera eta E-21 gelan gehienez 4,5A daude, arazo oni aurre egiteko galdara gelatik 5G4 25metroko mangera bat bota dugu, babes jeneral bezala 16A-ko magnetotermiko trifasiko + neutro bat erantsiz.Konektatu aurretik indarra kendu genuen, bero bonba konektatu genuenean eman genuen indarra. Magneto termikora konektatzeko mangera dorrean dagoen kanaleta batetik pasa dugu 1. pisuraino or erregeleta batekin 3. pisuraino. 3.en pisuan kaxa baten barruan erregeleta bat daukagu eta hortik zuzenean bero bonbara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario