Praktika honetan bero bonba
baten instalazio elektrikoa eta mekanikoa aztertu dugu. Hasieran instalazio
elektrikoa aprobetxatu nahi genuen baina ez genuen interneten bero bonbaren
ezaugarririk aurkitu, gainera taberna batetik hartuta zegoela esan ziguten
irakasleek eta ez zeukan bere liburuxka. Orduan atal elektrikoa aztertzen hasi
eta gure erara egitea aukeratu genuen, plaka elektronikoa ez genuelako ondo
ulertzen eta ez geniekeelako ondo edo matxuratuta zegoenik.
Lana gauzatzen hasi aurretik
mekaniko ere aztertu genuen ze parte eta nola funtzionatzen zuen bero bonbak,
hau dena egin ondoren lanean hasi ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario