Proiektu
hau egiterakoan ondorio batzuk sortu ziren, ezer egiten hasi aurretik bero
bonba ezagutu beharra zen ( nola erabili behar den, zer egin behar duen..). Bero
bonba hau taberna batetik ekarri zen, ez ziguten esan nola erabili behar zen
makina eta zer egiten zuen ere ez, eskema elektrikorik ez zegoen eta ezin izan
genuen sarean bilatu antzeko ezer. Beraz dena deskonektatu genuen eta pausoz
pauso joan ginen konprobaketak egiten ( bi haizegailuek egiten zutela,
konpresoareak egiten zuela, karterreko olioa berotzen zuen erresistentzia ondo
zegoela, altako presostatoak bere funtzioa egiten duela).
Gero
bero bonba urte askotan geldirik egon da biltegian sartuta eta tapatu gabe
zegoenez dena hautsaz beteta dago. Gauzak probatu aurretik dena garbitu behar
izan genuen. Ondorio gogorrenetakoa izanda kontsumo handiegia zeukala eta
galdara gelatik hartu behar izan dugula indarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario